Tonino Gaintzako Profile Banner
Tonino Gaintzako Profile
Tonino Gaintzako

@gaintzako

2,233
Followers
981
Following
489
Media
13,240
Statuses

Kontu honetan soilki euskara batuan egiten da.

Joined January 2021
Don't wanna be here? Send us removal request.
Pinned Tweet
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 years
Hemen euskal politikaz ariko naiz, oro har. Ez naiz PNVroa. Ez naiz HBroa. Baina iritzia daukat: nirea.
6
3
64
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Baina ez nuke joan nahi, ama, zutaz gogoratu gabe, inoiz ez degu euskeraz egin, ez zera hizkuntzaren jabe; bertso-eskolara zure eskutik iritsi nintzen, halare, ta gaur ez zaude Arenan, baina oholtzan nerekin zaude". Biba hi, Aitor, biba hi.
23
377
2K
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Kontu xume honetatik EITB Maratoiaren abolizioa eskatu nahi nuke. Inbertitu dezala Osakidetzak inbertitu beharrekoa eta utz diezaiotela limosna eskatzeari. Arren.
13
72
365
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Barregarri daiteke, baina niri mina egiten dit herritar batek arrotz zaion hizkuntzara jo behar izatea Administrazio Publikoaren aurrean aritzeko. Eta hau ez da anekdota. Euskaldunak, frankotan, ongi ibiltzen ez duten hizkuntzan aritu behar dira aferarik garrantzitsuenetan.
11
55
280
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Zer nolako gauzak egin behar izaten diren politikaz bizitzeko.
27
43
275
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Usadioa vs. lapurreta kulturala. Batean, kultura batekiko begiramena ageri da, duintasuna; bestean, kultura batekiko trufa, prostituzioa. Beste edozein kulturari halako deus egingo balitzaio, egundalakoak adituko lirateke; baina, noski, euskal kultura denez ez du axolarik.
Tweet media one
Tweet media two
8
48
244
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Reírnos de nosotros mismos"=euskal herritar erdaldunek euskal herritar euskaldunei burla egitea. Harrapa ezak!
@Belategui
Oskar Belategui
2 years
Hace 20 años de 'Vaya semanita' y todavía hay talibanes que se ofenden por reírnos de nosotros mismos. No he visto nunca 'Akelarre', pero a tope con Valeria Ros
52
5
53
5
41
240
@gaintzako
Tonino Gaintzako
7 months
Villalibrek egin duena euskal kirolari bakoitzak egin izan balu, gaur beste toki batean geundeke.
@BaloiaSarera
Baloia Sarera
7 months
Asier Villalibre jauna erantzunkizunez, beti eredu. MILA ESKER horren momentu berezian gure hizkuntza babesteagatik. Gora zu❤️ Euskaldun zintzoak AURRERA🦁 #AthleticClub
48
590
3K
1
21
232
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 months
–Son Goku eta Vegeta hitano garbian. –Goenkale egunero. –Sorginen laratza eta Wazemank: euskaraz sortu diren programarik hoberenak. –Euskal Herriko mapa Vianatik Zuberoako azken errekaraino. –Iantzi Basetxean "gabon, Euskal Herria" esaten. EITBARRETXE: EITBren urrezko aroa.
Tweet media one
Tweet media two
Tweet media three
Tweet media four
12
35
234
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Ordea, Korta ez zuten behin bakarrik hil. Bizia ebatsi ondotik ere atzera hil zuten, beste biktima frankorekin egin bezala. Gorroto horren hondarrek oraindik ere gure artean segitzen dute.
@psalaburu
pello salaburu
2 years
Jose Mari Korta, gaurko egunarekin hil zuen ETAk, orain dela 22 urte. Zer irabazi zuen horrekin gizarteak? Zer galdu genuen denek? Zer, haren familia eta senideek? #Memoria
0
15
101
9
67
210
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Tweet media one
6
28
208
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 years
Hori da hainbeste txalotzeko zioa, argi eta garbi: ETAn ibili izana gainerako euskal herritarrak garbitzen. Baina gehienok argi dugu: ezin dira heroitzat hartu eta horrelako omenaldi publikoek herritarron duintasuna urratzen dute. Txoil argi adierazi zuen @oaraolaza -k:
@Bleu_Basque
France Bleu Pays Basque
4 years
Arrivée de Lorentxa Beyrie, ancienne militante d'ETA à Cambo-les-bains
58
18
48
10
57
205
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 months
Euskararen kalitatea igotzeko, gutxieneko hasiera litzateke bederen eskoletan erakusten duten maisu-maistrek euskaraz egoki jakitea. Hortakotz ez dirudi irakasle-ikasketak euskaraz ikasten dituzten guziei C1a debalde ematea txoil ideia ona denik. Baina zer jakingo dut nik.
10
50
199
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Gure kultur ondarea horren manera itxuragabe eta irrigarrian agertzea, gaur arte iraun duten tradizioak lohituz, etnozidioa da, usadioak maitasunez mantendu dituzten guzienganako errespetu falta. Hau ez da gure Olentzero, hau Willy Wonka da.
@bilbao_udala
Bilbao [Udala - Ayuntamiento]
2 years
🎊 Olentzero, Mari Domingi, Lamia, galtzagorriak, ipurtargiak, zanpantzarrak, musikariak, dantzariak… Ongi etorri Bilbora! ✨ Eskerrik asko magiaz betetako kalejira izugarri hau eskaintzeagatik! ♥️ Gabon zoriontsuak guztioi! #BilbaoGabonak @BilbaoKultura @bilbao_jaiak
39
19
76
9
31
176
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 months
Bada jendea uste duena herritar guziek berdin pentsatu behar dutela. Baina hik zer nahi duk, herri bat edo sekta bat?
@iruintxo
Lander Iruin 🇵🇸
4 months
8 urtez Donostian. Azken 2 urteak gutxienez, ERGOBIAN finkatuta, Astigarragan. Iaz auzoko txupina bota zuen. Joan dadila behingoz.
249
46
495
29
29
171
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 months
Himno baten garrantzia. Herri baten oihua.
9
28
168
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Inork pentsa lezake ETB1 ez dela behar adina zaintzen deskuiduz, ETB2-ri gehiegizko ahala ematen zaiola inertziaz, eta ETB2-ko eguneroko espainolkeriak anekdotak baizik ez direla. Baina ez da hala. EAJk nahi eta bilatzen duen markoa da. Gaztelaniazko abertzaletasun folklorikoa.
5
44
166
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Euskal pilota Makean (Lapurdi). Guziak ere haien artean euskaraz. Bizirik dagoen herria.
4
21
154
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 years
Bat-bateko bertsoa. Bost doinu bertso bakar batean. Doinu bat puntu bakoitzeko. Doinu desberdin bakoitza puntuari dagokion tokian kantatzen. Irazu handiaren maisulana. "Mami eta doinu zahar berritan segi bertsoa dastatzen, lazo berriak egiten eta korapilo zaharrak askatzen".
7
42
152
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Euskara da euskaldun egiten gaituena; ez, ordea, 'vasco' egiten gaituena. Premiazkoa da egoki bereiztea.
@JosuElespe
Josu Elespe
2 years
Cada persona es o se siente vasca en función de lo que le apetezca. Y eso no le hace ser mejor, ni siquiera diferente, a cualquier ciudadano del mundo.
Tweet media one
22
26
114
22
11
148
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Euritan dantzan, euritan dantzan...
Tweet media one
2
40
146
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Kapitalismo berantiarreko euskaldunak.
@berria
Berria.eus
2 years
Badakizue albiste garrantzitsuak elastikoetara eraman zaleak garela; #IrulegikoEskua -k ez du gutxiago merezi. @aranzadi -rekin elkarlanean, ESKUragarri duzue ‘Sorioneku’ trixerta eta poltsa BERRIA dendan. Irabazien erdiak indusketetara bideratuko dira:
Tweet media one
Tweet media two
Tweet media three
8
70
246
7
16
144
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Orain 33 urte hil zuen ETAk Sebastian Aizpiri elgoibartarra. Merezi du haren istorioa ezagutzeak. Eta ez, soilki, zer bidegabea izan zen oroitzeko, baizik ETA eta bere munduaren jardunbide ilunak agertzeko. Inoiz zikindu nahi izan zioten duintasuna itzularazteko.
@oaraolaza
Oier Araolatza Arrieta
3 years
Gaur moduko egun batez Sebastian Azpiri hil zuten hemen. 39 urte zituen. Harakina eta ostalaria zen.
Tweet media one
4
24
94
7
44
145
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Ez gaude denok", oroitarazten digute pankarten bidez festetan. Eta egia da, ez gaude denok: betiko hil zizkiguten bizilagunak ez dira bizi santan itzuliko. Makabroa da jakitea ez direla behin ere hildakoei buruz ari, baizik hiltzaileei buruz. Hala bizi gara Euskal Herrian.
8
38
135
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Batxilergoa D ereduan ikaste hutsagatik B2a eta irakasle-ikasketak egiteagatik C1a lortzen dela pentsatzea ez dakit zer den: ameskeria, axolagabekeria edo itsukeria. Baina gezur atsegingarri horretan bizi da Jaurlaritza; eta okerrago baita: gezur hori sinetsarazi nahi digu.
7
28
138
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Gizakiaren miseria gorena bestearen sufrikarioaz gozatzea, poztea da. Izugarria.
6
28
134
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Kontu hau isilik egongo da hemendik aurrera, atzera mintzatzeko beta iritsi arte. Plazera izan da solasa eta ezaguturiko jendea. Eskerrik asko honaino segitu nauzuenoi; eman nezakeen pizarra baino askoz ere gehiago jaso dut. Adio, lagunak.
38
1
130
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Lazkao Txikik seaskari kantatu zizkion bertso gogoangarriak: "Ara ta onuntz astindutzen zan, otsa jotzen zuan kun-kun, aingerutxo bat banintz bezela gordetzen niñuen txukun. Amak ertzetik kantatzen zuan, gero seaskak erantzun, gaur nik dakidan euskera ere zuk erakutsi zidazun".
7
30
135
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Penaz eta kezkaz behatzen dut hausnarketaren, pentsamenduaren, ukazioa; eztabaidaguneen urritzea, kamustea; iritzien lubakitzea, dogmatismoa; arerioarenganako umiliazioa; iraina eta iseka. Azkenaldian geroz eta ugariago, bortitzago. Mundu osoan bezala, gurean ere.
21
15
131
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Gaizki esanak barkatu; ondo esanak gogoan hartu. Eguberri on!
5
15
126
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Igual jubilatzea hoixe izango da". Hori duk hori puntua botatzea.
2
8
130
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Aitor, ez duk zapela irabazi, baina gure bihotza irabazi duk.
2
12
129
@gaintzako
Tonino Gaintzako
8 months
ETBren urrezko aroa.
@zesate_JokK
Jokinzat
8 months
Wazemanken altxorra hok hemen utzi ta banik
3
217
808
1
17
123
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Km0" esaten dute, euskara galarazia den kateko programa batean, euskarazko katean mariatxiak edo auskalo zer arraio jartzen duten bitartean. Iduri du asmo bakarra euskalduna etsipenik ilunenean hondoratzea dela.
Tweet media one
8
20
118
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Ikastetxea libreki aukeratzeko eskubidea existitzen da; baina ez, aitzitik, eskubide hori diru publikoz finantzatua izateko eskubidea. Hortakotz, diru publikoz finantzatua denez geroz, interes orokorra eskubide indibidualaren gainetik da. Bata edo bestea: biak ezin dira eskatu.
9
16
118
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
ETB2n edozein txorakeriak du Bertsolari Txapelketa Nagusiak baino garrantzi gehiago. Noizik behinka txapelketako ttantta batzuk agertzen dituzte, urrutiko herrialde baten albisteak bezala, eta kito. ETB2n ez da euskal herria existitzen; erdal herria, bai: erruz eta gailen.
4
24
118
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Aitortu behar dizuet: Ajuria Eneko euskalkia da gutxien entenditzen dudana.
@iurkullu
Iñigo Urkullu
3 years
🎄 Urtero bezela, Gabonaldian ez delarik amaitzen den ezer ospatzen jasotzen den zerbait baizik, iaz eta aurten bereziki Mari Domingi eta Olentzerori Osasuna, Ongizatea eta Bizi-poza eskatu diet. Zaindu denok eta ondo igaro festak etxeko giroan.
Tweet media one
74
16
110
8
10
114
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Bertako tabernetako zenbait zerbitzarik ez dakizki euskarazko hitzik oinarrizkoenak, baina gure patroiek ere ez bide dakite 'atrás', 'aguanta', 'sigue' edo 'campeón' euskaraz esaten. Ez bezate 'segi' edo 'eutsi' esan, arraunlariren batek ez diola entendituko. Hau da hau marka.
5
23
113
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Euskal eskola publikoaren aldeko atzoko manifestazioaren arrastorik ez El Correo, Deia eta Gararen azaletan. Txoil adierazgarria.
4
33
108
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Ertzaintzak Rosa Zarra akabatu zuen, eta telebista publikoak hiltzailearen bertsio surrealista sinestarazi nahi izan digu. Laidoa ez da Zarraren familiarekiko bakarrik, baizik Herri osoarekiko. Poliziak eragindako oinazea jasan dugun familiak umiliatzea lortu duzue beste behin.
4
24
105
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 years
Pernando Amezketarrak Pastor Izuelari brau bota zion erantzun honi gaur 'zaska' deituko genioke. Bera zen XVIII. mendeko Chill Mafia. A zer artista.
4
19
103
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 years
Ez da sekula euskararik gabeko Euskal Herririk izango. Aberria erdaratik goititzeak ez du deuserako balio. Euskal Herria euskaratik izango da edo ez da izango.
2
14
99
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 months
Badakigu gutxiengoa garela, gure izana betiko ari dela galtzen Australiako aborigenen gisara, zuen erdal kankarrei arrotz zaizkiela euskaldunon kultura eta mintzaira; baina, arren, ez gaitzazue gure herrian umiliatu, ez gaitzazue gure etxean zanpatu. Gehixko galdetzea ez bada.
@LoL2NHeart
barbie maddibu™️
3 months
ETB2ren abolizioa.
36
144
392
1
17
98
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Olentzero ez zaio alkateari agur egitera joaten. Hau ez da gure Olentzero. Aski da.
Tweet media one
15
21
96
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Baiki, bertso hauek buruz ikasiko ditut, maiti.
6
13
94
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Bakarren bat oraintsu konturatu bide da ongietorri publikoek zer nolako umiliazioa eragiten duten biktimengan. Euskal Herriko herri gehienetan urte luzez ikusi behar izan dugu batzuek, txalo artean, nola dantzatzen zieten agurra bizilagunak hiltzen eta jazartzen aritu zirenei.
@elmundoes
EL MUNDO
2 years
Entre aplausos y vítores, así han sido recibidos tras quedar en libertad vigilada los cinco menores detenidos por la presunta violación de dos niñas en Burjassot
2K
1K
2K
10
29
91
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Aspaldixko du euskalduna mespretxatua dela bere herrian. Min hori hezur-muinetaraino sartua egon da, Etxeparetik Txirritaraino. Amonak beti kontatu digu Irungo merkatuan nola esaten zieten "casheros, burros". Ez da berria, baina ez da horregatik atsegina etxean arrotz sentitzea.
6
22
89
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 months
Xabier Usabiaga triste eta kezkatua baldin badago, gu ere bai.
@euskadi_irratia
Euskadi Irratia
4 months
📻 Xabier Usabiaga triste eta kezkatuta dago euskararen aferari dagokionean, eta autokritikaren beharra nabarmendu du. Txirrindularitzaz eta kazetaritzaz ere aritu gara harekin.  @EITBofiziala @euskaltelebista @XabierUsabiaga #euskara 🔊Entzun osorik 👉
14
173
421
2
6
92
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Lantokian esplotatzen zaituzte, zure aita kartzelan dagoen drogazalea da, anaia dopinaz baliatzen den eliteko kirolaria, zure bikotekidea beste batekin oheratzen da eta bart amona hil zaizu, zeina erronkarieraren azken hiztuna baitzen. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Depresioa baldin baduzu, ez da gomendagarria bertso txapelketa bat ikustea.
6
5
50
3
11
88
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Bihar En Jake-n Ayusoren eskandaluei buruzko sakoneko erreportajea.
@diariovasco
El Diario Vasco
2 years
La dimisión de dos subdirectores médicos agrava la crisis de Osakidetza en Gipuzkoa | ⭐ Contenido exclusivo para suscriptores
0
3
2
4
17
87
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Donostian arrunt galdera ohikoa da hamar-hamabost urtekoen artean: "¿A qué colegio vas?". Galdera ez da inozentea, berez esan nahi baitu: "¿A qué clase social perteneces?". Haurrak badaki Ekintzara edo Usandizagara doanarekin elkartu behar duenetz eta zergatik. Zitala da txoil.
11
8
85
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
2022rako kanta hau argitaratzea nahi genuke. Egin ezazue, @pffffajjaj eta @MeCagoEnPUTOTw1 .
0
9
85
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Gaurko egunez, duela 85 urte hil zen Jose Manuel Lujanbio, 'Txirrita'; bertsolaritzak eman duen buru jorienetako bat, mingain zorrotzenetako bat. Bere aipamenak beste laurogei urtean izango zirela kantatu zuen. Eta beste hainbestean ere izango dira; ez dugu, ez, aise ahaztuko.
4
14
82
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Agur, jende noblia".
3
12
83
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Bidezko da hizkuntza eskakizunei buruzko eztabaida. Ez ibili, ordea, azpijokoan: funtzionario izatea ez da eskubide bat, hizkuntza ofizial batean mintzatu ahal izatea, bai. Eztabaidak behar du izan bigarrengoa egokien nola konplitu asmatzeko; gainerakoa eztabaida bihurritzea da.
4
17
83
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Berriak ETAko presoei "euskal preso" deitzen die; ETAren aldeko ekintzaileei "euskal militante". Entenditzen baita "euskal" formak Berriarentzat "ETAko" adiera hartzen duela kasu frankotan. Euskaldun gisa, Estilo Liburu hori aldatzeko eskatu nahi nuke, arren. Lotsagarri zaigu.
@berria
Berria.eus
3 years
✍🏻 'Borroka da bidea', Oskar Bizkai Bidankoze eta Filipe Bidarte euskal militanteen iritzi artikulua.
Tweet media one
8
5
10
7
29
83
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Ertzaintzaren kuarteletan droga-kontrolak egin beharko lituzkete, eta ez naiz txantxaz ari. Ertzain batzuen bortxa gosea ere ez da normala: erne zaindu beharrekoa. Premiazkoa da Jaurlaritzari ertzain arriskutsuengandik babes gaitzan galdetzea.
7
26
81
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Haurrak ikas zazue eskuaraz mintzatzen, ongi pilotan eta oneski dantzatzen". Orain dela ehun urte horixe zen gure Herriaren kezka: arriskuan zen Herri baten hizkuntza eta ohiturak mantentzea. Mende bat aurrerago, zertan gara? (Bankako herriko pilotalekuan ikusia).
Tweet media one
1
13
82
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Irungo auzo honetako euskaldunek ez diote behin ere 'Bentak' esan auzo honi; gaztelaniaz 'Ventas', bai. Euskaraz 'Katea' esaten zaio, XVIII. mende bukaeran bidesaria pagatzeko bertan paratu zen kate bat zela medio. Baina euskaldunen hitza, ohi denez, isilarazia eta hankaperatua.
Tweet media one
9
15
81
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 years
Gaurko egunez Yoyes ekarri nahi dut gogora. ETAk hil zuen haren semearen soaren aitzinean. Hilketa matxista izan zela esatea ez da gehiegi esatea; besteak beste, emakume zelako hil zuten. Gaur, 2021ean, haren hiltzailea -gizonezkoa, noski- ezker abertzalearen ikurretako bat da.
Tweet media one
Tweet media two
11
16
81
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Tweet media one
@naiz_info
naiz:
3 years
Taberneros de Ikatz Kalea (Donostia) reclaman medidas ante las aglomeraciones y la violencia @imanolintziarte
Tweet media one
5
7
18
3
3
77
@gaintzako
Tonino Gaintzako
7 months
Deigarria, nolanahi ere, kazetari on batek nola erantzi dizkion arropa guziak, larrubizirik utzi arte.
@Hora25
Hora 25
7 months
Pello Otxandiano, sobre ETA: "La cuestión principal es diagnosticar en términos políticos como se superan los conflictos políticos. Creo que en este país hemos avanzado muchísimo".
451
89
178
14
20
76
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Bizi erdia potrojorran eman duen batek -hark hala esana- pandemia osoa biziak salbatzen aritu den mediku bati bertso hau jartzea arrunt iraingarria iduritzen zait.
Tweet media one
8
8
74
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Hemendik hirurehun urtera ETB2 etnozidio gisa ikasiko da Euskal Herriko unibertsitatean; ordukotz bederen Euskal Herririk baldin badago.
3
14
71
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Eta zergatik bi abiaduratako gizartea sustatzen duen hezkuntza bai?
@MaddalenIriarte
Maddalen Iriarte Okiñena
2 years
Argi adierazi dut @EgunOnEuskadi saioan: ez dugu onartuko bi abiaduratako jendartea sortzen ari den osasungintza publikoa murrizterik ez eta pribatizatzerik.
6
11
36
1
17
73
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Zuek, horrenbeste famatzen duzuen urriaren 18ko adierazpenean, literalki "ETAren indarkeria ez zen inoiz gertatu behar" esan zenuten, fenomeno meteorologikoa balitz bezala. Ezker abertzaleak ez du egundaino dagokion erantzukizuna bere gain hartu: ETArenaren atzean gorde da.
@arkarodriguez
Arkaitz Rodriguez Torres
2 years
No se trata de que rechacéis a los GAL como si de un fenómeno meteorológico se tratara. Se trata de que asumáis vuestra responsabilidad en la organización, financiación y ejecución de la segunda generación del Terrorismo de Estado. Sin duda alguna, este pueblo os lo agradecerá.
36
49
206
4
17
71
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Horra hor paradoxa: euskarak ez du historia osoan gaur adinako estatus ofizialik izan, administrazioan, eskolan; aitzitik, euskara ez da egundaino gaur bezain ahul egon kalean, jende lañoaren artean. Erabilera ofizialtasuna baino garrantzitsuago baita; bestela irlanderari galde.
14
11
72
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Baieztapen hau sostengaezina da. Nekez aurkitzen ahalko da XX. mende hasieran Euskal Herri osoan kristaua ez den familia euskaldunik. Ez dut ulertzen zergatik ukatu nahi den gure guraso zaharren kristautasuna; ateoa izanagatik, harro defendatzen ditut gure aurrekoen sinesmenak.
@theklaneh
Galder Gonzalez🔻
2 years
@Baskow15 "Euskaldun, fededun" mito bat da. Ez da ez historikoki ez gaur egun eusteko modurik.
5
0
2
10
3
66
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 months
31 urte. Frankistek noiz akabatuko zain. Eta hau idazteko gai zara: "Eder yatazan euzko bazterrak, eder itxaso zabala; baña oraintxe ederrago yat eriotz onen itzala! Gaztea nozu bizitz onetan t'ez yatan palta gauzarik. Jauna!, gogorra aldi onetan iges eitea lurretik". Ohore.
Tweet media one
5
12
70
@gaintzako
Tonino Gaintzako
1 year
Ez gara konturatzen zer-nolako galera izan den Euskal Herriarentzako eskuin tradizionalista euskaltzalearen bukaera.
@PTxokarro
Patxi Txokarro
1 year
Amadeo Marcok, errekete amorratua, egungo politikari askok baino errespetu haundiagoa zion euskarari.
Tweet media one
Tweet media two
10
29
145
11
13
68
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Ageri da euskarazko iritzi eta ikuskera zenbait ez dela ongi hartzen, ez dela gustagarri eztabaida jakin batzuk hastea. Batzuk -bistan da- euskal munduan iritzi bakarra aditzera ohitu dira, eta mespretxuz (ez bada larderiaz) hartzen dute beste aieka batetik adierazitakoa.
16
9
69
@gaintzako
Tonino Gaintzako
6 months
—Euskal komunitatean ez dago zenbait ideia eztabaidatzeko libertaterik. —Hi, aizak! Hago isilik, faxista!
8
12
69
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Aho bete hortz aurkikuntza honekin. Egundalako balioa duen pieza, bide berrien bidegurutze. Eta, bereziki, bejondeiela Mattin Aiestaran eta bere taldeari: aparteko profesionalen eskuetan gaude.
3
8
67
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Osakidetzaren gainbeheraren errua ez da, noski, Jaurlaritzarena; baizik, nola ez, euskararena. Anduezarentzat, euskara existituko ez balitz, punta-puntako Herria izango ginateke.
@berria
Berria.eus
2 years
. @enekoandueza PSE-EEko idazkari nagusiak euskara eskakizunarekin lotu ditu osasun sistemak sendagile nahikoa edukitzeko zailtasunak: «Ezin da hamarreko osasun sistema bat izan, hori galarazten duten exijentziak jarrita». @olano_urkia
6
6
5
7
15
68
@gaintzako
Tonino Gaintzako
1 year
EH Bildu: ez gaitezen ETAri buruz mintza, hori eztabaida lokaztea baita. Bien bitartean Ernai: ETAren ondorekoak gara, ETAri aitortza guzia, ETAk erantzukizun eta gaitasun handiz hartu zituen erabakiak, ETAren armagabetzea ez zen estrategia aldaketa hutsa baizik, bietan jarrai.
3
12
67
@gaintzako
Tonino Gaintzako
4 months
Euskal komunitatean edozein eztabaida bizi pizten delarik mezua eztabaidatu ordez mezulariaren kontra jotzen da, eztabaida bera ukatuz. Ez da harritzekoa euskarazko iritzi publikatua ia beti bera izatea. Nor ausartuko da (Sarasuaren gisako ero bakanak salbu) korrontearen kontra?
10
13
67
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Kanpotarrei makina bat aldiz esplikatu behar izan diegu euskaraz mintzatuagatik ez garela terroristak, gure herria maitatuagatik ez dugula pistola bat gordetzen mesanotxean, hiltzaile horiek ez gaituztela ordezkatzen. Eta orain gure hizkuntza ETAk salbatu zuela aditu behar.
@zuribia
mario zubiaga
3 years
Akaso inoiz posible izango da Jaurlaritzak esatea ETA sortu izan ez balitz agian ez genukeela gaur euskararik izango, ez Korrikarik, ez eta Jaurlaritzarik ere. Eta hori guztia esatea ez dela indarkeriaren gorazarrea, historia baizik. Maiz odolez eta sufrimenduz idazten dena.
Tweet media one
72
112
400
3
15
64
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Donostiako Parte Zaharrean arrotz naizelako sentipen etengabekoa. Euskal Venezia.
12
2
67
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Filosofiarik eta Historiarik gabeko hezkuntza hezkuntza antzua da. Mezu manipulatzaileak eta ideologia sektarioak ereiteko ezin hobea.
@elmundoes
EL MUNDO
3 years
🔴 El Gobierno da luz verde a la desaparición de la Filosofía y de la enseñanza cronológica de la Historia en la ESO
2K
2K
3K
4
10
66
@gaintzako
Tonino Gaintzako
1 year
Iturgaizen euskarari burla egiteari urrin supremazista dario.
12
8
65
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Sentitzen dut, baina, zinetan, VOXekoak Asturiasera joan eta "gloria eterna a Don Pelayo" esaka jartzen direnean duten chauvinista nostalgiko airea duzue. Orain dela bost mendeko mitoak ez daitezke narratiba aurrerazaleak eraikitzeko bide izan.
@Laura_Aznal
Laura Aznal
2 years
"Gaztelu beltza bihurtu zen gorri. Aberriagatik erori eta jeiki" Gaur Amaiurren Nafar Estatua berreskuratzeko bidean. Amaiur, Betiko Argia Burujabetza Askatasuna da. #Amaiuraldia 🇲🇰
Tweet media one
Tweet media two
Tweet media three
Tweet media four
2
29
142
11
8
62
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
"ETArik gabe ez genukeen euskararik izango; hori historia da". Ez: hori gezur interesatua da. ETAk euskaldun eta erdaldunen arteko osina handitzea baizik ez zuen lortu, euskara odol eta bortxaz lohitzea. Ezin konta ahala min egin dio ETAk euskarari, euskaldunari; ez besterik.
@zuribia
mario zubiaga
3 years
Akaso inoiz posible izango da Jaurlaritzak esatea ETA sortu izan ez balitz agian ez genukeela gaur euskararik izango, ez Korrikarik, ez eta Jaurlaritzarik ere. Eta hori guztia esatea ez dela indarkeriaren gorazarrea, historia baizik. Maiz odolez eta sufrimenduz idazten dena.
Tweet media one
72
112
400
3
10
62
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Ez dut nik hemen zoragarri den deus ere behatzen. Haur beltz batzuk zuri batzuentzako bideo bat grabatzeko korrika, argiki zergatik grabatzen duten ere jakin gabe, zuriak hunkitzen dituen zerbaiten kariaz. Espainiako selekzioaren kamiseta eman eta gauza bera egingo lukete.
@UnanuaJone
Jone Unanua 🇵🇸
3 years
Whatsappetik #Korrika ren bideo zoragarri hau jaso dut 😍
25
282
1K
3
4
62
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
"Agur, jende noblia".
4
10
60
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
"Urkullu itsusia da", "Urkullu ergela da", "Urkulluk ez daki euskaraz egiten"... Ulergarri da haren politikak ez gustatzea, baina ondo legoke kritika ekinbide politikoan oinarritzea eta ez ikasgelako harroputz larderiatsuaren 'bullying' usaineko laidoetan.
6
3
60
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Orain dela 44 urte, 1977ko azaroaren 29an, EGINek editorial hau argitaratu zuen, ETAri bortxa erabiltzeari uzteko eskatuz. Editorial honengatik kaleratu zuten Mariano Ferrer handia, EGINeko lehenbiziko zuzendaria. Ez bitez ahanzturan gal bidegabekeriaren aurrean jaiki zirenak.
Tweet media one
4
16
61
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Aldi berean biktima eta biktimario dena biktima huts gisa agertzea bidegabe da, eta kontakizun interesatuki aldrebesa. Baina, horrez haraindi, aspalditik Pirritx eta Porrotxek haurrei xaloki egiten dieten ideologizazio txoil partzial eta etengabekoa bereziki lotsagarri zait.
@ConsuorF
Consuelo Ordóñez
3 years
Niños utilizados como arma arrojadiza para pedir la impunidad de terroristas. No les contarán que el padre de la que interviene está en la cárcel por matar o ayudar a matar. Que #ETA asesinó a 22 niños como ellos y que al menos dejó huérfanos a otros 1.635. #Hoy en #donosti
81
1K
2K
28
21
61
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Gure eskola publikoaren arazo nagusia da EAEko gizartearen erdiak seme-alabak itunpekora bidaltzen dituela; gizartearen zati boteredunak, alegia. Eta zati horrek ez du imintziorik ere egingo eskola publikoaren alde. Beti izango da bazterrekoa, bazterrekoena eta baztertuena.
4
12
62
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Gaizki esanak barkatu, ondo esanak gogoan hartu. Urte berri on!
0
5
61
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
GKSri deus eskertu behar bazaio da luzaz ezker abertzaleak festetan izan duen jokabide monopolista eztabaida publikoan paratzea, Euskal Herriko festa gehienetako eremu publikoaren okupazioa agertzea. Ez zen normala festetako jai giro bakarra ezker abertzalearen menpe egotea.
7
9
60
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Ez da 80ko hamarkadako iduri bat. Ez da beldurrezko film bat. Errenteria da, 2021ean herriko erdigunean ETAkoak heroi batzuk balira bezala goititzen. Kale horretan bizi da, gaur ere, ETAk elbarri utzi zuen mutikoaren ama. Horrela eraikitzen da bizikidetza Errenterian.
Tweet media one
Tweet media two
Tweet media three
Tweet media four
3
20
60
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
Oroitarazi didate ez dudala Euskararen Egunaren harira deus ere idatzi. Ez nuen beharrezko ikusi. Egunero, txio bakoitzean, goititzen baitut euskara. Euskara batua da euskara duintzeko bide bakar. Gure hizkuntza beste edozein hizkuntza adina baita.
4
5
59
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 months
Baina nola liteke? EH Bilduko behatzaileak izan baitziren hauteskundeen gardentasuna egiaztatzen, eta txoil demokratikoak izan zirela esan baitziguten. Ez da posible.
@CarterCenter
The Carter Center
3 months
Venezuela’s 2024 presidential election did not meet international standards of electoral integrity and cannot be considered democratic. Statement: Declaración:
1K
29K
45K
7
12
60
@gaintzako
Tonino Gaintzako
1 year
Edozer esan liteke EAJ eta haren politikei buruz, baina ez faxista dela. Momentu historiko guzietan, faxismoa edo demokrazia aukeratzen ahal zirelarik, beti-beti egin du demokraziaren alde.
18
7
58
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Bizi oso bat ETB1 ia egunero ikusten, zer eta pilota-partida batzuk eta albistegiren bat baizik ez ikusten bukatzeko. Gauzak nola diren; edo, hobeki esanda, zer bihurtu dituzten.
6
9
58
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Aitor Estebanen mintzaldia ikusi berritan, ez naiz egundaino halako ahozko jipoi bortitzen lekuko izan. Bortitza bezain dotorea. Goi-mailako oratoria. Gustatu zait.
@EAJPNV_Congreso
Grupo Vasco (EAJ-PNV) Congreso
2 years
▶️ Intervención completa de @AITOR_ESTEBAN en la moción de censura de Vox con Tamames de candidato. 👉
Tweet media one
43
70
206
8
4
58
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Joaki den urtea betiko atzean utzi baino lehen, ez diezaioket esker eman baizik bazter hauetan ibili den askotariko jendeari: jatorki solasean, ironiaz umorean, zorrozki eztabaidan... Makina bat ikuskera eta hizkuntza bat. Zuentzat ez da aski izango, baina niretzat asko da.
5
4
58
@gaintzako
Tonino Gaintzako
3 years
"No hay manera de entender el euskera, pero suena a piedras saladas, caserío y arrojo". Aitzitik, gaztelania aise entenditzen da eta abokatu, literatura eta hiritar kosmopoliten usaina izango du. Euskaldunak ez gara Txomin Agirreren eleberri batean bizi. Aski da.
Tweet media one
@Drazmihailovitx
Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda 🏴‍☠️
3 years
Ba ez, Pardo de Vera, euskara ez da ez espainola, ez zaila, ez baseirretakoa.
3
17
80
4
10
57
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Aranzadik sortu dituen oroipenerako webguneak zinetan surrealistak dira. Gainerakoak hil asmo dituen lehergailuarekin hiltzea edo ETAkoa izateagatik kartzelan egotea motibazio politikoko bortxaren sufrimendu gisa sailkatu dira. Ezker abertzalearen markoa, goitik beheiti.
Tweet media one
10
18
58
@gaintzako
Tonino Gaintzako
2 years
Gaurgero bi urte kontu hau sortu nuelarik; inongo helburu berezirik gabe, zeharoko kasualitatez eta denbora alferrak betetzeko asmoz: ez nuen egundaino pentsatuko nire iritzi hutsak 1.800 segitzaile izango zituenik, ez halako oihartzuna izango zuenik. Zinetan dago txoil eskertua.
11
2
58